ezker Batua Berdeakek antolatuta, amiantoak eragindako minbizi epidemia hizketagai izango dute asteartean, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Hizlariak Izango dira: Jesus Uzkudun, Euskadiko CCOOeko Lan Osasuneko arduraduna, eta Araceli Larios Lan Medikuntzako Espezialista eta prebentzioko Auditorea.
«Azaldu eta informatu»
Ezker Batukoek garrantzitsutzat jotzen dute jendea hitzaldira azaltzea eta informatzea. Beren dauten arabera, 60, 70, 80 eta 90eko hamarkadetan, eskualdeko ehundaka, agian milaka langilek izan dute kontaktua amiantoarekin batere informaziorik eta prebentziorik izan gabe arriskuaren aurrean. Eta ondorioz dio, hamarkada batzuk beranduago, amiantoa langile horien biriketan azaltzen ari dela eta geroz eta gehiago direla kantzer ezberdinekin kaltetutakoak.
Baita ere azpimarratu du epidemia hau isilarazia dela Osakidetza, Mutuas, Prebentzioko Zerbitzuak eta enpresen aldetik. Hala, Ezker Batuak Berdeakek uste du garaia dela gaixotasuna begi bistaratzeko eta Osasun Zaintzarako planak bultzatzeko.