Gipuzkoako txapelketako partiduak gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 20a, 01:00

Giupuzkoako txapelketako partiduak jokatuko dituzte gaur Hernaniko pelotariek, baina dudarik gabe, garrantzitsuena Ojuel eta Gorrotxategik jokatuko dutena izango da, Aurrera Saiazen kontra. Finalerdietako partidua izango da, eta kanporaketa bakarrera jokatuko da. Partidu zaila izango da hernaniarrentzat, Aurrera Saiazeko bikotea maila oso altua ematen ari batita. Partidua gaur, Hernanin, 21:00etan hasita. Bestalde, gaurkoan jokatuko diren partiduak ondorengoak izango dira: Oiarpe/Urkizu-Murgiondo; 19:15etan, Oiartzunen; Eibar/E.Altuna-J.Altuna; 20:15etan, Eibarren; Bergara/Xabi Santxo, 19:15etan, Bergaran; Hondarribi/Lujanbio-Lizeaga; 20:45etan, Hondarribian; Usurbil/Oiaga-San Sebastian, 19:00etan, Aginagan; Lapke/Izadi Grajal, 20:00etan, Lazkaon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!