`El proximo oriente´pelikula gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 20a, 01:00

inmigrazioa eta zinearen bigarren zikloa antolatu du AMHER elkarteak, eta gaurkoa aurtengo azken pelikula izango da. El proximo oriente pelikula jarriko dute, arratsaldeko 19:00­etatik aurrera, Sandius­terrin. Komediazko pelikula da eta bertan kontatzen da Madrileko Lavapies auzoan bizi diren kultura ezberdinen erlazioa. Joan den ostiraleko pelikulan mahaingurua egin zuten Mikel Lakuntza eta Xabier Erdoziarekin, eta bertara hurbildu zirenekin inmigrazioa eta lanaren inguruan eztabaidatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!