Umeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, goiz osoko festa antolatu dute Chillida-Lekun

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 20a, 01:00

umeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Chi­llida-Leku museoan. Horre­tarako, goiz osoko ekitaldiak antolatu dituzte, eta egun osoan ateratako dirua Uniceff fundazioari emango diote Haurren elikadura txarrari aurre eginez programa aurrera eraman ahal izateko. Sarrerak 8,5 euro balioko ditu, eta 18 urtetik beherakoentzat debalde izango da. Hala ere, kausarekin kolaboratzeko aukera izango dute, sarrera ordainduta. Jai egun berean baita ere, Uniceff-ekin lankidetzan, haurren eskubideei buruzko 20garren hitzarmena ospatuko dute. Horrez gain, Chillida eta ni liburuaren aurkezpena ere egingo dute.

Goiz osoko ekitaldiak
Ekitaldiak goiz osoan zehar izango dira, 10:30etan hasi eta 14:30ak arte. Ordu bitarte horretan erakusketa ikusi ahal izango dute museora hurbiltzen direnek, Haurren Eskubideei buruzko Hitzar­menaren inguruan. Hala ere, eguneko ekitaldi nagusia goizeko 11:10etatik 11:30­etara izango da. Parteha­tzaileak Luis Chillida, Uni­ceff eta Kutxa Alberdania izango dira.

Ekitaldi nagusian dokumentala eta liburu aurkezpena
Ekitaldi honetan, Uniceff bitarteko dela, Sos Niger: una emergencia silenciosa dokumentala eta La isla de Lucanor aurrentzako pelikula jarriko dituzte. Jardunaldi berean baita ere, Chillida eta ni liburua aurkeztuko dute, Eli Landak egina eta Alberdania argitaletxeak argitaratua; Kutxa Gizarte Ekintzarekin eta Chillida-Lekurekin elkarlanean. Liburua formatu haundikoa da eta bertako protagonista Ainhoa da. Liburuaren helburua da, 56 orritan banatuta, umeei eta bere gurasoei gonbitea egitea Eduardo Chillidaren obran eta bizitzan modu jolasgarri batean paseatzeko.

`La vuelta al mundo en 80 cajas´antzezlana
Segidan, umeei eta gurasoei zuzendutako antzezlana izan­go da museoan, Mar­keliñe taldearen eskutik, La vuelta al mundo en 80 cajas izenekoa. Goizeko 11:30etatik 12:30etara izango da. Obran kontatzen da biltegi batean lan egiten duten hiru pertsonaien istorioa. Bere lana da kamioietan kaxak igotzea eta jaistea. Baina egun jakin batean, beharbada errutinarekin aspertuta edo, pertsona makinatik bereizten duen zerbait sortzen dute, jolasteko eta sortzeko gaitasuna. Horrela, kaxek duten esanahiaz gain, beste bat hartzen dute, imaginazioak eskainitakoa. Modu honetara, globoz, itsasontziz eta gameluz munduari bira ematen diote, 80 kaxa erabiliz eta hitz bat bera ere esan gabe; keinuak bakarrik erabilita.

Txokolatada Gorrotxategik eta Bocadok
eskainia Goiza gozo-gozo amaitzeko, txokolatada antolatu dute, eguerdiko 12:30etan hasita. Txokolatada Gorrotxategik eta Bocadok eskainia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!