AsteAZKEN goizaldeko 02:00etan irtisi ziren Hernanira Mikel Garcia eta Asier Olano, 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Ehundaka hernaniar bildu ziren harrera egitera, bertso eta dantzaren artean. Bi gazteak, eta Urnietako Jon Ezeiza, martxoaren 31n izan ziren atxilotuak eta astearte arratsaldean utzi zuten kartzela, azaroaren 17an.
AAM «ertzaintzaren
bortizkeria» salatu du
AAM-k Hernaniko Kronikara bidalitako prentsa oharrean salatu du ertzaintza protagonista izan zela gazteei egin zitzaien harreran: «Ertzaintzaren bortizkeria izan zen protagonista gazteei egindako harreran. Lore sortak, bertsoak eta dantza erabili zituzten herritarrei eraso egin zieten porra eta pelotekin. Gazteetako baten abokatua saiatu zen giroa lasaitzen hitz eginez. Ertzaintzak paretaren kontra jarri zuen, eta peloteroa ahoan sartu zion une batean. Ertzaintzak errepresio estrategiarekin jarraitzen du, eta hori erakusten dute Hernanin izandako gertaerek».
Oharrean diote «Rubalcabak eta Aresek presoekiko elkartasuna ezabatzeko apostu argia egin dutela eta poliziaren bidez konpondu nahi dituztela herri honetako arazoak».