Datorren astean Hernanin azpiegituren inguruan egin behar den galdeketa dela eta, Molotoff (91,8fm) Irratian saio berezia antolatu dute. Saioan galdeketari buruzko informazioa emango dute, eta hiru proposamenen nondik norakoak azalduko dituzte. Saioan izango dira Juan Inazio Arrieta Udaleko parte hartze zinegotzia, eta proposamen bakoitzeko pertsona bana. Herritarrek saioan parte hartzeko aukera ere izango dute. Saioa gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, zuzenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!