Amiantoarekin lan egindakoei zuzendutako bilera izango da asteartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 19a, 01:00

amiantoarekin lan egin duten herritarrei zuzendatukoa bilera antolatu du CCOOek datorren astearterako, hilak 24. Sindikatuak dioenez, Osalanek duela urtebete eskatu zion Pedro Orbegozo enpresari amiantoarekin lan egindako langileen zerrenda egiteko. Sindikatuaren esanetan, Orbegozok ez du erantzun, eta orain berriz egin dute eskaera. Duela urtebete baino gehiago, Osakidetzak gaixotasun arrasto batzuk susmatu zizkion Orbegozon, 1973an, lan egindako pertsona bati. Horregatik eskatu diote Orbegozori zerrenda, langileen jarraipena egiteko. Horrez gain, CCOO sindikatua deialdia luzatu die garai hartan Orbegozon lan egindakoei, besteak beste, altzairugintzan, mantenimenduan eta biltegian aritutakoei. Hauei eskatu die Osalanera edo sindikatura jotzeko, osasun jarraipenak egiten hasteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!