gabonak pasa eta urte berriarekin batera, Inauteriak bertan izango dira. Asko dira dagoeneko, gai honen bueltako kontuekin dabiltzanak, tartean Hernaniko Udala. Aurten ere, datorren urteko Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute, eta parte hartu nahi dutenek, abenduaren 9ra arte izango dute obrak aurkezteko aukera.
`Hernaniko Inauteriak 2010´ izenburua
Lehiaketan edonork har dezake parte, bai Hernanikoek, eta baita kanpokoek ere. Aurkezten diren obra guztiek Hernaniko Inauteriak 2010 izenburua izan beharko dute. Paperean egindako lanak izan beharko dira, nahi den koloretan eta modalitate artistikoan. Lanen neurriak berriz, izango dira 38cm-ko zabalera eta 44cm-ko altuera.
Bestalde, parte hartzen duten lehiakideak obraren erantzule izango dira, jabetza intelektualaren ondorioetarako; baita ere edozein erreklamazioren aurrean, irudi eskubideak barne.
Abenduaren 9a,
aurkezteko azken eguna
Lanak Biteri kultur etxean entregatu behar dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak arte, abenduaren 9ra arte. Sinadurarik gabe entregatu behar dira, kartazal itxian. Bertan jarri behar da egilearen izena, helbidea eta telefono zenbakia.
600 euroko saria
Kartel irabazlea Inauteriko Jai Batzordeak aukeratuko du, eta ondoren Kultur Batzordeak berretsiko du. Kartel irabazlea 2010eko urtarrilaren 28a baino lehen hautatuko dute eta apelaezina izango da. Lehiaketako saria bakarra izango da, 600 eurokoa.
Saritutako obrak Hernaniko Udalaren jabetza izango dira. Obrak otsailaren 15a baino lehen erretiratu beharko dira, bestela, Udalaren eskura pasako dira.