Mikel Garcia, Asier Olano eta Jon Ezeiza libre 30.000 euroko bermea ordainduta

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 18a, 01:00

MiKEL Garcia eta Asier Olano hernaniarrak, eta Jon Ezeiza urnietarra atzo gauean ziren libre geratzekoak, 30.000 euroko bermea ordaindu ondoren; Amnis­tiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi zuenez. Hiru gazteak martxoaren 31n Hernanin eta Urnietan atxilotu zituen Espainiako Poliziak, Auzitegi Nazio­naleko Baltasar Garzon epailearen aginduz, Segiko kide izatea leporatuta. Operazio berean beste bost gazte atxilotu zituzten. Garcia, Olano eta Ezeiza Espainiako espetxe ezberdinetan izan dira zazpi hilabete hauetan. Garcia Naval­carnerotik aterako da, Olano Sototik eta Ezeiza Alcalatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!