asteburu bikaina izan da Emakumea Pelotariko pelotarientzat. Bigarren mailako finalerdietako partidua izan zuten Hernaniko hiru pelotarik, eta finalerako pasea lortu zuten. Tijero eta Ezkurdiak 30-28 irabazi zuten Garmendia eta Aizpuruaren kontra, eta Ane Lizeagak eta Leire Lukasek 30 eta 23. Bigarren mailako finalak larunbatean jokatuko dira, kiroldegiko pelotalekuan.
Gipuzkoako Txapelketako emaitzak
Hernaniko gainerako pelotariek Gipuzkoako txapelketako partiduak jokatu zituzten, eta hauek izan ziren emaitzak: Oiarpe 2/Rodriguez 0; Auritz Artola 2/Euskal Giroa 0; Oiarpe 2/Aiatz Hernani 0; Yeray Iriondo 0/Alde Zaharra 2; Urkizu-Murgiondo 22/Azkoitia 17; Altuna-LujanbioII 22/Hondarribi 0; Satxo Lizeaga 22/Mundarro 8; Ataun 22/Lopez-Elorza 20; Oiaga-San Sebastian 22/Usurbil 8; Ataun 15/Aierbe-Ugalde 30; Zarautz 9/Irazustabarrena-Gutierrez 30.