Hernaniko AHT gelditu elkarlanak informazio kanpainarekin jarraitzen du, eta gaurtik ostiralera bitartean erakusketa antolatu du Biteri kultur etxean. Bertan ikusi ahal izango dira AHTaren ibilbideko argazkiak. Bestalde eskerrak eman nahi dizkiete ostegunean azokara azaldu ziren herritarrei, «interes haundia erakutsi baitzuten eta oraindik ez baitute inongo azalpenik jaso».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!