gabonak inguratzen ari dira, eta urtero bezala, elikagai eta produktuak bilduko dituzte Saharako errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko. Aurtengoa egiten den seigarren aldia izango da, eta Udalak jakinarazi duenez, parte hartuko du. Bilketa antolatzeko aurreneko bilera ostegunean izango dela adierazi dute, Kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan.
Elikadura eskasa
eta anemia ugari
Saharan
Kanpaina Euskal Elkarte Koordinakundeak antolatzen du, eta hauen hitzetan, errefuxiatu kanpamenduen iraupena kanpontik iristen den elkartasunaren esku dago. Medicos del Mundo elkarteak joan den urtean egindako txostenaren arabera, Saharako herritar kopuru haundi batek elikadura eskasa du eta askok anemia dute; horietako asko umeak eta emakumeak dira.
Aipatutako gaixotasunak eragin zuzena du pertsonen osasunean, eta honek eragina du beste gaixotasun batzuk harrapatzeko erraztasunean.