Gipuzkoako egoera aurreikusteko saioa gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 20a, 01:00

Hemendik 20 urtera Gipuzkoa nola egongo den jakin nahi du Diputazioak eta horretarako G+20/Gazteak­500 proiektua jarri du mar­txan. Proiektua Elhuyarreko Aholkularitzak eramango du aurrera, eta Gipuzkoako eskualde bakoi­tzetan bi saio ari dira egiten. Buruntzaldeko saioak Hernanin ari dira egiten, eta gaurkoa bigarrena izango da. Bertan 20 gazte bilduko dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!