Asteburu txarra Yone Boutiquerentzat

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 16a, 01:00

Asteburu txarra izan da pasatakoa Yone Boutiquen areto futboleko bi taldeentzat. Yone Boutique taldeak 4-2 galdu zuen Eskolapioen kontra; berandu hartu zuten martxa eta hasi eta 40garren segundurako 1-0 galtzen hasi ziren. Hortik aurrera pizkorrago ibili ziren. Bigarren partean ondo hasi ziren, eta 2-1 jarri ziren; baita besteak 3-1 jarri ere. Yone Boutiquek lana egin zuen eta erasoan aritu zen baina, hala ere, gaizki zaindutako jokaldi batek bukaerako emaitza ekarri zuen. Aidurrek berriz, Yone Boutiqueren filialak, 6-3 galdu zuen Pinturas Etxadiren aurka. 0-2 irabazten hasi ziren baina deskan­tsura 3-2 iritsi ziren. Bigarren partea ahazteko modukoa izan zen; aurkariak 5-2 jarri ziren; Aidurrek 5-3 jartzea lortu zuen, baina aurkariak 6-3 errematatu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!