12-0 irabazi zion atzo Hernaniko taldeak Vigori

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 16a, 01:00

bostetik bost irabazi ditu Ohorezko B Mailan jokatzen ari den Hernaniko taldeak. Atzo 12-0 irabazi zion Vigotik etorritako aurkariari baina jokoa ez zen espero bezain ona izan.

Besteak agintzen
Lehenengo partean 5-0 jarri ziren. Bigarrenean bi entsegu egin eta beste zazpi puntu lortu zituzten eta halaxe bu­katu zuten partidua; ondorioz, lau puntu gehiago irabazi dituzte, sailkapenean gora egiteko.
Hala ere, hernaniarrek ez zuten nahi bezain ondo jokatu eta bi­garren partean behintzat aurkariak agindu zuen. Lan gehixeago egin behar­ko dute gora egin nahi badute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!