Batzarra eta afaria ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 16a, 01:00

JOOC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak batzar orokorra eta afaria egingo ditu ostiralean. Batzarrean, besteak beste, diru kontuez, federazioko lizentziaz eta kuotaz eta zuzendaritza berriaz ariko dira. Batzarraren ondoren, elkarrekin afalduko dute eta sariak banatuko dituzte. Batzarra arratsaldeko 19:30­etan izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!