MOLOTOFF Irratiak atzo aurkeztu zuen denboraldi berrirako programazioa. Kontrainformazioa eta musika ugari eta mota askotatako eskaintzeaz gain, bertsolaritzak, mendizaletasunak eta Kontrakantxa gaztetxeak ere badute beren tartea programazioan, beste askoren artean.
24 orduz emititzen
Orain arte bezala, 24 orduko emisioa izango du irratiak. Irratian bertan ekoiztutako zuzeneko saioekin batera (beheko taulan beltzez), Arrosa Sareko irratietatik aukeratutako hainbat saio eta estilo askotako musika doinuak emango dituzte (beheko taulan etzanda); beste saioak errepikatuak izango dira.
Saio berriak
Irratian bertan ekoiztutako saioetan bi berrikuntza dituzte; batetik, Hernaniko Gazte Asanbladak egindako Kontrakantxa saioa, eta bestetik, musika elektronikoari eskainitako In da house saioa. Gainontzean, aurrreko urteetako saioak mantenduko dituzte.
Atzo egin zuten Tilosetan programazioaren aurkezpena, zuzenean eta jendaurrean, Krokombo Potomboren ikuskizunarekin eta Plan B taldearen kontzertuarekin.
ASTEKO PROGRAMAZIOA
Astelehena
15:00-16:00: Eztabaida. Kontrainformazioa.
16:00-18:00: Krokombo Potombo. Umore saioa.
18:00-21:00: Sesion kontinua. Musika elektronikoa.
21:00-22:00: Finean nafarrak. Euskal Herriaren historiari buruzko saioa (Koska).
22:00-23:00: Kalenausiko sound sisterrak. Reggae musika.
Asteartea
15:00-16:00: Kalenausiko sound sisterrak. Reggae musika.
19:00-20:00: Bertxoko. Bertsolaritzari buruzko saioa (Hala Bedi).
20:00-21:00: Anarkustika. Anarkia uhinetan.
21:00-22:00: Sound Selektah. Reggae eta hip-hop.
22:00-23:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, albisteak eta abar.
Asteazkena
15:00-16:00: Anarkustika. Anarkia uhinetan.
16:00-17:00: Sound Selektah. Reggae eta hip-hop.
17:00-18:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, albisteak eta abar.
18:00-19:00: Llajta Insurgente. Hego Amerikako musika eta albisteak.
19:00-20:00: Afonia. Punk musika.
20:00-21:00: Irauli Uhinak. Gazte informazioa (Koska).
21:00-22:00: Hegoaldeko ostatua. Etno-tekno eta munduko musikak.
22:00-23:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, albisteak eta abar.
Osteguna
15:00-16:00: Llajta Insurgente. Hego Amerikako musika eta albisteak.
16:00-17:00: Afonia. Punk musika.
17:00-18:00: Sound System. Musika beltza eta elektronikoa. Elkarrizketak, albisteak eta abar.
19:00-21:00: A desalanbrar. Internazionalista (Hala Bedi).
21:00-22:00: Kontrakantxa. Gazte Asanbladaren saioa (bi astean behin).
22:00-23:00: Revolutionary Grooves. Rap eta disko-funk doinuak.
Ostirala
15:00-16:00: Revolutionary Grooves. Rap eta disko-funk doinuak.
16:00-17:00: Kontrakantxa. Gazte Asanbladaren saioa.
18:00-19:00: Ahuntzak mendian. Mendi saioa.
21:00-22:00: Kaleko Mobida. Punk eta Oi! musika.
22:00-23:00: In da house. Musika elektronikoa.
Larunbata
11:00-13:00: Zindagizut. Gazte saioa.
13:00-14:00: Lotsagabe.
14:00-15:00: Kaleko Mobida. Punk eta Oi! musika.
15:00-16:00: In da house. Musika elektronikoa.
16:00-17:00: Sugartown. Musika saioa: latin jazz, funk...
17:00-19:00: Kaltta. Jungle, dub & more.
Igandea
10:00-11:00: Sugartown. Musika saioa: latin jazz, funk eta abar.
11:00-13:00: Kaltta. Jungle, dub & more.
13:00-15:00: A desalanbrar. Internazionalista (Hala Bedi).
15:00-16:00: Eztabai. Kontrainformazioa.
16:00-18:00: Krokombo Potombo. Umore saioa.
20:00-23:00: Sesion continua. Musika elektronikoa.
Egunero
08:00-10:00: Kale gorrian. Gaurkotasuna aztertuaz albiste eta elkarrizketak (Info 7).