Emaus gizarte fundazioak antolatuta, eta Hernaniko Udalak lagunduta, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren astea izan da Hernanin. Besteak beste, aste honetan Emaus fundazioko kideak ikastetxeetan izan dira azalpenak ematen eta emakumea eta bidezko merkataritzaren inguruko ipuin kontaketa izan da. Atzo, bukatzeko, Plaza Berriko bidezko merkataritza postuaren inguruan animazio ekitaldiak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!