azaroaren 23tik 29ra herri kontsulta egingo da herrian, herritarrek herrian zein azpiegitura nahi duten aurkeratu dezaten. Hiru aukeren artean bozkatu beharko da; horietako bat, kultur gune bat egiteko eskaera.
Kultur gunearen alde
Kulturola taldea aspalditik ari da herrirako kultur gunea bat eskatzen. Kultur gunean, ekitaldietarako areto bat eta herriko taldeentzat espazio eta azpiegitura izango lirateke, besteak beste.
Kulturguneak hiru ardatz
Prozesuan parte hartzera deitzeaz gain, beraien ustez guneak izan beharko lituzkeen hiru ardatz zehaztu dituzte:
Batetik, hizkuntza. Kulturolaren arabera, kultur guneak euskerarentzat erreferente izan behar du, alde batera utzi gabe herriko kultur aniztasuna.
Bestetik, kultur guneak heziketarako ardatz izan behar du; aukera eman behar du tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar antolatzeko.
Espazioari dagokionez, Kulturolaren ustez, guneak «fabrika funtzioa» izan behar du, herriko taldeei lan egiteko leku eta baldintza duinak eskainiko dizkiena; eta «erakustoki» ere izan behar du, herriko eta kanpoko produkzioak erakusteko balio behar baitu. yy