denboraldi berriko programazioa aurkeztuko du gaur Molotoff Hernaniko irrati libreak (91.8fm). Urrian hasi zen programazio berriaren frogak egiten, eta orain, martxan dagoela, aurkezpen publikoa egingo du gaur, jende aurrean, Tilosetan. 17:00etatik 18:00etara zuzenean emango dituzte saioak; ondoren, Plan B taldearen kontzertua izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!