Bidegorriaz eta garraio publikoaz hitz egin zuten atzo Topagune Berdean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 15a, 01:00

topagune Berdea bildu zen atzo, hilero bezala. Azkeneko hiru bileratan herriko mugikortasun planari buruz hitz egin dute, hain zuzen, Endara izeneko enpresa Hernaniko mugikortasun plana egiten ari delako, eta hari luzatu nahi dizkiotelako herritarren ekarpenak.
Horregatik, atzo bi gai zehatzen inguruan aritu ziren: batetik, bide gorrien sarea, eta bestetik, garraio publikoa herrian. Asmoa dute bileran jasotakoak Endara enpresari luzatzea.
Atzoko bileran jende berria izan zen, auzo elkarteetatik-eta joana, beren ekarpenak eramatera.

Bidegorria eta garraio publikoa
Bide gorriari dagokionez, JOCC-Zikuñako Amak En­dara enpresari bide gorriaren inguruan luzatutako proposamena aztertu zuten, besteak beste. Garraio publikoari dagokionez, orain arteko garraio publikoa nahikoa ote den, batez ere auzogune berrietan, azter­tzen aritu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!