dobera Euskara elkarteak dagoeneko, martxan jarri du aurten ere, Hala Bazan egitasmoa, eta Hamaika Batuaz ere hastear da; datorren astelehenean hasiko da zehazki. Hala Bazan egitasmoa, berriz, joan den asteartean hasi zen Elizatxo ikastolako ikasleekin.
Ipuinak egiten ikasteko
Hala Bazan egitasmoaren helburua da 5 eta 6garren mailako ikasleei irakurzaletasuna eta idazteko grina bultzatzea. Horretarako, Ixabel Millet ipuin kontalariaren laguntza izaten dute haurrek. Egitasmo hau azaroa eta abendua bitartean gauzatuko da.
Datorren hitzordua azaroaren 23an, astelehenean izango da eta Langile ikastolako bi taldek hartuko dute parte. Lehenengo taldea 14:30etan bilduko da Biterin, eta bigarrena 15:30etan. Azken saioa abenduaren 9an, asteazkenean izango da eta bertan izango dira Urumeako ikasleak 14:30etan, eta Inmaculadakoak 15:30etan.
Udaberrirako ipuin bana
Ikasleek ikasitakoa praktikan jarriko dute udaberrian. Ikasle bakoitzak ipuin bana idatzi beharko du eta ondoren, ipuin horiek orri banatzaileetan argitaratuko ditu Doberak. Bakoitzak bost kopia izango ditu nahi duenari oparitzeko. Horrez gain, Doberaren web orrian zintzilikatuko dira.
Hamaika Batuaz, errefortzua
Astelehen honetan, Hamaika Batuaz egitasmoa jarriko da martxan. Euskararekin zailtasunak dituzten haurrei dago zuzendua. Zehazki 4, 5 eta 6garren mailakoei. Euskara errefortzurako taldea da, ez aisialdi talde bat. Dena dela, gaztetxoei gustatzen zaizkien ekintzak landuko dira. Astelehenero elkartuko dira Biterin, ordubetez; hau da, 17:00etatik 18:30etara.
Iaz, 13 ikaslek hartu zuten parte eta aurten, oraingoz, 8k eman dute izena. Nahi izanez gero, oraindik ere aukera dago. Informazioa lortu daiteke bai ikastetxeetan, bai Doberan, edota telefono honetara deituta: 943 332 799. yy