Kulturolak jakinarazi du, Hernanin, azaroaren 23tik 29ra egingo den herri-kontsulta dela eta, gaur, goizeko 12:00etatik 14:00etara mahai bat jarriko duela Plaza Berrin (eguraldi txarra izanez gero Plazan), Kultur Gunearen inguruko informazioa jendeari zabaltzeko. Bertan, Kultur Gunearen aldeko proposamenaren inguruan duten iritzia azalduko dute Kulturolako kideek. Informazio gehiago: http://blogak.dobera.com/kulturola/ eta www.hernanipolis.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!