Emakumea Pelotariko 4 pelotari hernaniar protagonista izango dira gaur, Getarian, bigarren mailako bi
finalerdi jokatuko baitira. Aurrenekoan Garbiñe Tijerok, Ezkurdia bikote duela, Garmendia eta Aizpuruaren kontra jokatuko du. Hernaniarrak faborito dira, orain arteko partidu guztiak irabazi baitituzte. Bigarren finalerdian berriz, Ane Lizeaga eta Leire Lukasek Zabala eta Dominguezen kontra jokatuko dute; hauek ere faborito dira arrazoi berdinarengatik. Aurreko biez gain, aurreneko partiduan, Garazi Jauregik eta Lendinezek Bañales eta Urbietaren kontra jokatuko dute. Partiduak gaur, Getarian, 16:00etan hasita.
Bestalde, aurreneko mailan, Espinar eta Inziartek Fernandez eta Manzisidorren kontra jokatuko dute, 16:00etan, Lizartzan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!