Hernanik lidertzari eustea izango du bihar helburu, Vigoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

Hernaniko errugbi taldeak, Ohorezko A mailakoak, Vigoren kontrako neurketa izango du bihar eguerdian. Hernaniarrak orain arte jokatutako 4 partiduak irabazi dituzte, eta aurreneko postuan daude, 18 punturekin. Vigo 3garren dago, 11 punturekin. Partidua Landaren izango da, bihar, eguerdiko 12:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!