Zarautzen kontra jokatuko du gaur Hernanik, etxetik kanpo

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

Erregional ohorezko mailan jokatzen duen Hernanik, ligako hamargarren jardunaldia izango du asteburu honetan. Etxetik kanpo jokatuko du, Zarautzen, bertako taldearen kontra. Irabazi beharreko partidua izango da gaurkoa txuri berdeentzat, azken aldiko porroten ondorioz, sailkapenean nahiko atzera baitaude. Hernani 12garren dago 11 punturekin, eta Zarautz 9garren dago, 13 punturekin. Partidua Zarauzko Asti zelaian jokatuko da, arratsaldeko 15:45etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!