Pakito ere bisitarik gabe geratu zen joan den astean, eta aste honetan ere, zenbait bertan behera utziko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

Hernaniko Amnistiaren Aldeko Mu­gi­menduak jakinarazi duenez, «a­tzo Kronikan argitaratu zen Pre­soekin aurrez aurreko bisitaldiak izan aurretik, lagun eta se­ni­deak ka­txeatzeko agindu diete funtzionarioei Madriletik berrian preso ba­ten izena falta zen: Pakito Lujan­bio. Gari Arruarte eta Marta Iga­rrizez gain, Pakito Lujanbio ere bi­xitarik gabe geratu zen senideek katxetuak izateari uko egin ziotenean». Horrez gain, azaldu dute astebukaera honetan ere senide batzuek ez dutela aurrez aurreko bisitarik izango; katxeatuak izango direla jakinda ez joatea erabaki dutelako. Hala, jendeari dei egiten die «Euskal Preso Politikoen Ko­lek­tiboaren aurkako neurri hauen aurrean preso eta senideei gure babesa eta elkartasuna ematera».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!