osalanek duela urtebete eskatu zion Pedro Orbegozo enpresari amiantoarekin lan egindako langileen zerrenda egiteko, CCOO sindikatuaren esanetan. Orbegozok ez du erantzun eta orain berriz eskatu dio.
1973an lan egindako langilea
Duela urtebete baino gehixeago Osakidetzak Orbegozon 1973garren urtean amiantoarekin lan egindako pertsona bati gaixotasun arrasto batzuk sumatu zizkion. Osalanek Pedro Orbegozori bertan amiantoarekin lan egindako langileen zerrenda eskatu zion, langileen jarraipena egiteko eta ez zuen egin, eta orain berriz eskatu dio.
Osalanera jotzeko deia
CCOO sindikatuak dei egin die garai batean Orbegozon lan egindako langileei, bereziki altzairugintzan, mantenimenduan eta biltegian aritutakoei, Osalanera edo sindikatura jo dezaten, osasun jarraipena egitea eskatzeko.
Bilera hilaren 24an
Hilaren 24an gaiari buruzko bilera egingo da Biterin. yy