Euskaraz hitz egiteko, Gure Artean Euskaraz

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 13a, 01:00

euskara ikasi nahi duten pertsonei batzuetan gerta­tzen zaie ez dutela beren neurriko gunerik edo pertsona egokirik topatzen euskaraz aritzeko. Hain zuzen, pertsona horiei laguntzeko, Dobera Euskara Elkarteak Gure Artean Eus­karaz Egitasmoa du. Egitas­moak, batetik, nolabaiteko laguntza behar duen jendea, eta bestetik, lagundu nahi duen jendea elkartzen du, elkarren arrimoan, eta beren erritmoan, euskaraz aritzeko.

Hiztunak behar dira
Dobera Euskara Elkarteak egitasmoan parte hartu nahi duen jende bila dabil, dela laguntzeko, dela ikasteko. Parte hartu nahi izenez gero, Doberatik pasa (Larramendi, 11) edo 943 332 799 telefono zenbakira deitu besterik ez dago. Bakoitzaren ezaugarri, behar eta nahien arabera sor­tzen dira talde edo bikoteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!