Udal ordezkariak Usurbilen izan ziren, atez ateko bilketa bertatik ezagutzen

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 13a, 01:00

atez Ateko Hondakin bilketa bertatik bertara ezagu­tzeko Udal ordezkariak Usurbilen izan ziren atzo, bertako Udalak gonbidatuta, atez ateko sistema bertatik bertara ikusten, herritarrekin hitz egiten eta azalpen praktikoak entzuten.

Bertatik bertara
Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo Alkateak egin zien harrera. Ondoren, kalera atera, eta besteak beste, Imanol Azpiroz Usurbilgo zinegotzi eta San Markoseko Mankomunitateko lehendakariordearen gidaritzapean, hondakin bilketarako jarritako hainbat gune ezagutu zi­tuz­ten, eta zintzilikarioak jartzeko garaian erabilitako irizpide batzuk azaldu zi­tuen: garran­tzitsuenetako bat, «etxetik ahalik eta gertuen jartzea».

Herritarrekin tertulian
Bisitariek aukera izan zuten zabor biltzaileekin, he­rrita­rrekin eta Patri jatetxeko Yone Izetarekin hitz egiteko. Kontu praktikoez aritu ziren, esate baterako, egun ba­koi­tzean zein zabor mota atera go­­gora­tzeko hozkailuan jarritako pe­gatinaz edo arrain usainaz.

Patri jatetxearen esperientzia
Patri jatetxeak bere esperintzia azaldu zuen: «egia da guk le­kua dugula eta zerbait moldatu eta nahikoa izan dugula. Kaleak lehen baino garbiago daude orain».

Larrialdi gunea eta informazio gunea
Bisita goiz osoan zehar luzatu zen eta larrialdi gu­nea eta informazio gune bat ere bisitatu zituzten, besteak bes­te.

Gobernu Taldea besterik ez
Gobernu Taldeko ordezkariak besterik ez ziren joan Usur­bi­lera, beste alderdietako ordezkaririk ez zen joan, gonbitea denei luzatu zi­tzaien arren. Ordezkari politikoez gain, teknikariak eta atez atekoaz informazio lanean ariko diren pertsonak ere joan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!