gaur jokatuko da elkarte arteko mus txapelketako finala. Urriko bi aste jokuan pasa eta gero, orain azaro erdian jokatuko dute finala, Xalapartako eta Goiz Eguzkiko bikoteek. Sari banaketako afaria hilaren 21ean egingo dute.
Xalaparta eta Goiz Eguzki aurrez aurre
Elkarte guztien arteko lehiaren ondoren, Xalaparta A bikotea eta Goiz Eguzki B bikotea iritsi dira finalera. Gaur jokatuko dute Peña Otaño elkartean.
Txantxangorri
hirugarren eta laugarren
Asteartean jokatu zituzten hirugarren eta laugarren postua eta bai bata, bai bestea, Txantxangorrira joan ziren, Txantxangorri A bikoteak lortu baitzuen hirugarren postua eta Txantxangorri B taldeak laugarren postua.
Sari banaketa hilaren 21ean, afariaren bueltan
Finala bihar jokatuko den arren, sari banaketa hilaren 21ean, larunbata, izango da, Peña Otaño elkartean bertan.