Orain arteko bileren balorazioa egingo dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 12a, 01:00

atez Ateko Hondakin Bilke­ta Sistema azaltzeko bilerak egiten ari da Udala, herritarrei aukeraketaren arrazoiak azal­tzeko eta ahal duen neurrian zehaztasunak emateko. Orain artekoen balorazioa Gaurko bileran orain arte sektoreka eta zonaldeka egin diren bileren balorazioa egingo dute batetik, eta bestetik, orain arte jasotako kexak, iradokizunak eta ekar­penak aztertuko dituzte.

Hemendik aurrerako bilerak
Gaurko bilerarekin bileren bigarren errondari ekingo diote. Bigarren errondan gauzak ahal den neurrian zehazteko asmoa du Udalak, esate baterako, ibilbide posibleak, ordaindu beharreko tasak eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!