azKEN egunetako eguraldi petralak atsedena emango du egun batzuetan. Euskalmeten iragarpenen arabera, eguraldiak hobetzera egingo du, eta larunbata bitartean ez du euririk egingo. Gaur eta bihar, ia egun osoan zehar lainoak nagusi izango badira ere, ez du euririk egingo. Larunbatean berriz, beste fronte bat sartuko da, eta euria egingo duela iragarri dute.
Urak atera ziren
astearte arratsaldean
Atzoko barealdiaren ostean, Urumea ibaia itzuli da bere onera. Hala ere, azken egunetan botatako euriaren ondorioz, astearte gauean ibaiak gainezka egin zuen.
Udaltzaingoak Hernaniko Kronikari adierazitakoaren arabera, Urumea ibaiko ura atera egin zen asteartean, gaueko 23:00ak inguruan. Urak Landare errugbi zelaia hartu zuen, eta baita honen inguruak ere. Honez gain, Fagollaga inguruan ere gainezka egin zuen ibaiak.
Ibaiak zekarren ura ikusita, Udaltzaingoak neurri bereziak hartu zituen. Karabel auzoko eta Portuko Ibarrrolaburu plazako kotxeak lekuz aldatzea eskatu zien bertako bizilagunei. Hala ere, Eusebio Lizarazuk adierazitakoaren arabera, «zorionez ez zen ezer gertatu».
Añarbeko urtegiak
ateak ireki zituen atzo
Añarbeko Urtegitik jakinarazi dute, azken egunetako euriteak direla eta, urtegia urez betea dagoela. Emandako datuen arabera, atzo goizeko 07:45etan, urtegia %96,45ean zegoen. Hori kontuan izanda, urtegiko ateak arratsaldeko 20:30ak inguruan ireki zituzten.
Añarbetik bidalitako txostenak adierazten duenaren arabera, asteartetik asteazkenera, hau da, 24 ordutan, 81,5 litro ur bota zituen.