Abenduaren 13an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako sarrerak salgai daude Tripontzi tabernan (Astigarragako Zipotzan; Urnietako Kantoin; eta Andoaingo Ganbaran). Finalerako sarrera arruntak bakarrik erosi daitezke leku horietan; bazkide eta gazteen sarrerak internet bidez erosi behar dira, www.txapelketanagusia.eu webgunean. Salmenta puntu hauetan, final egunean herritik Barakaldora joan-etorria egingo duen autobuseko txartelak ere erosi daitezke, baita bazkaritarako ere. www.bertsosarrerak.eu-n ere erosi daiteke edozein motatako sarrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!