Hernaniko Kooperazio taldeak logo lehiaketa antolatu du

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 11a, 01:00

HERNANIKO Kooperazio taldeak logotipoa aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Saria Saharako errefuxiatu kanpamenduak ezagutzeko egonaldia izango da.


Kooperazio taldea
Hernaniko Kooperazio taldea lankidetza arloan lan egiten duen taldea da. Kooperazio gaiekin kezkatuta dauden hernaniarrez osatua dago taldea. Bere egiteko nagusia Udalaren aholkularia izatea da, baina horrez gain, Udalak antola­tzen dituen lankidetza kanpainak gauzatzeko ere lan egiten du. Lehiaketaren helburua da taldearentzako logotipo edo ikurra aukeratzea, aurreran­tzean publizitate jardueretan, karteletan, ekintzetan eta abar erabiltzeko.


Edonork parte hartu dezake
Interesa duen edonork parte hartu dezake lehiaketan, bai pertsonak bai enpresak, bai kolektiboak. Parte hartzaile bakoitzak nahi dituen lan guztiak aurkeztu ditzake, jatorrizkoak eta argitaratugabeak badira.


Baldintzak
Lanak azalera zuria duen euskarrian behar dute izan; A3 eta A4 tamainan hobetsiko dira; bertikalki edo horizontalki ager daitezke. Beste azalera motak ere onartuko dira, esate baterako, kartulina edo kartoi-luma, eta ez dira onartuko euskarri informatikoan soilik aurkeztutako lanak (beharrezkoa da inprimatutako lana aurkeztea). Logotipoa osatzeko zu­riaz gain, gehienez beste hiru kolore erabili ahal izango dira. Arte teknika berriz, librea da. Aldamenean Hernaniko Kooperazio Tal­dea testua izan behar du.


Non eta noiz aurkeztu
Lanak udal erregistroan aurkeztu behar dira, abenduarean 1eko eguerdiko 13:00a baino lehen. Abenduan zehar emango dute saria. Informazio gehiago nahi izanez gero, Hernaniko Udaleko Lankidetza Sailera jo daiteke, 943 337 017 zenbakira deitu edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!