Bidegorria eta autobus zerbitzuaren inguruko proposamenak egiteko aukera larunbatean, Topagune Berdean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 11a, 01:00

larunbatean Topagune Berdea bilduko da eta oraingoan hernaniarrek bidegorriaz eta autobus zerbitzuaz duten iritzia eta horien inguruko pro­posamenak jaso nahi di­tuz­te.  Asmoa da herritarren ekarpenak jasotzea herriko mugikortasun plana egiteko. 10:00etan izango da, Biterin.

Mugikortasun plana
En­dara enpresa ari da Her­naniko Mugikortasun Plana egiten eta Topagune Berdean bildutako kezka, hausnarketa eta proposamenak luzatuko dizkiote ondoren enpresari.

‘Autobusa etxeazpian nahi?’
Hausnarketa egiten lagun­tzeko hainbat galdera luzatu dituzte autobus zerbitzuaren inguruan: Zure auzoan non pasatzen da autobusa? Nahi al duzu Hernaniko autobusa zure etxeazpian geratzea? Ba al dakizu Hernaniko autobus urbanoa non geratzen den eta zein ordutan? Autobusa­ren­tzat geltoki berriak proposatuko zenituzke?.

Bidegorria nondik nora
Bidegorriaren inguruko galderak ere luzatu dituzte: Zure auzoan bidegorririk egingo al da? eta Bidegorria nondik nora joango den jakin nahi duzu?. Galderak egiteko eta erantzunak jasotzeko larunbateko bileran parte hartzeko gonbitea luzatu diete herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!