Juan Vallejo alpinista ezaguna Hernanin izan zen astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 11a, 01:00

GOI-goitik hasi dute aurten Mendiriz Mendi elkartekoek Mendizale Astea. Astelehe­nean Juan Vallejo mendigoizale ezaguna izan zen Hernanin Gasherbrums mendietako ibilerak azal­tzen.

Gasherbrumak
Juan Vallejo gasteiztarra munduko mendi ezagunenetan eta zailenetan ibilia da, bost zortzimilako igo ditu eta Al filo de lo imposible programako kolaboratzeilea da. Astelehenean Karakorumen dauden Gasherbrum mendi zirkoari buruz hitz egin zuen, bertan izandako ibilerak azaldu zizkion adi-adi zuen publikoari.

Arroilak eta haitzarteak
Atzo berriz, Angel Jose Martinez Corres eta Koldo Alava gasteiztarrek Euskal Herriko arroil eta haitzarte batzuen aurkezpena egin zuten. Bi adituek adierazi zuten gaur egun furi-furian dagoen arroila eta haitzarte jaitsiera egiteko ez dela urrutira joan behar.

Suitzako mendietan barrena
Suitzako mendietan barrena eramango dituzte entzuleak gaur M. A. Otsoa de Alda eta I. Diaz de Garaio mendizaleek. Mendizale izateaz gain, argazkilari finak ere badira biak eta Alpeetako gailurrik garaienetako irudiekin egindako ikus-entzunezko lana eskainiko dute.
Emanaldia arratsaldeko 19:30etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!