urtero bezala, Elur Txori elkarteak sagardo lehiaketa egin du aurten ere. Oraingoa 27garrena izan dute eta aurtengo sagardorik onenaren saria Urnietako Setienek jaso zuen larunbatean.
Setien irabazle,
1.196 punturekin
Afari eder baten bueltan egin zuten txapelketa, elkartea bete-betea zela. Bertan bildutakoek hala erabakita, aurtengo sagardorik onena Setienena izan da, 1.196 punturekin. Bigarren postua Rufinoko sagardoak lortu zuen, 1.167 punturekin; hirugarren postua berriz, Astigarragako Oiarbidek lortu zuen, 1.151 punturekin; eta laugarrena berriz, Zubietako Astiazaranek, 1.121 punturekin.