Ohorezko B mailan jokatzen ari den senior taldea emaitza onarekin itzuli zen larunbatean Oviedotik. 22-27 irabazi zuten bertako taldearen aurka. Partidu gogorra izan zen, aurkaria sendoa zelako eta zelaia lohitan zegoelako. Hala ere, asmatu zuten hernaniarrek.
Lider dijoaz
Hernaniko taldea bolada onean dago eta orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi ditu. Lider daude sailkapenean eta oso joku ona egiten ari dira. Larunbateko partidua froga gogorra zen, Oviedoko taldeak fitxaje berriak, batzuk atzerritarrak, egin eta sendo dagoelako.