Reiki saioak eta Elkartasun Azoka, Iturritxo auzo elkartean, hilaren 28an

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 10a, 01:00

hilaren 28rako Reiki saioak eta azoka antolatzen ari dira, Latsunbeberri eta Marieluts auzoko Iturritxo elkartean. Helburua da Nepalera bidaltzeko sos ba­tzuk biltzea.

Reiki saioak, elkartasun ariketak
Reikiak energiarekin egiten du lan eta, besteak beste, emozioak egonkortzen ditu, blokeoak desegiten ditu eta armonia berreskuratzen la­gun­tzen du; lehendabiziko kolpean erlajatzen laguntzen du eta minak ere sendatzen ditu. Edonor joan daiteke eta ez da ezer jakin behar, helburua energia jasotzea da, ematen dakien jendearekin. 45 minutuko saioak izango dira eta saio bakoitza 10 euro ordaindu behar da (helburua dirua biltzea da). Saioak Iturritxo elkartean bertan izango dira (La­tsun­beberri, 32an), eta goizeko 10:00etatik 14.00etara eta 16:00etatik 19:00etara ariko dira. Aldez aurretik hartu behar da ordua, honako telefono zenbakira deituta: 675 704 214 (Ana).

Nepaleko artisautza monastegi bati laguntzeko
Horrez gain, Nepaleko artisau produktuen postua izango da elkartean. Reiki saioen eta azoka txikiaren helburua da hor biltzen duten dirua Katmanduko Bairoling mo­nas­tegira bidaltzea, hura mantentzen laguntzeko. Monastegian 112 monje bizi dira, umeak gehienak.

Umezurtzen monastegia
Monastegia umezurtz-etxea da eta, 10 urteko gatazken ondoren, babesik gabe geratu diren umeak daude bertan. Drukpa Dön Gyü elkarteak monastegiari laguntzeko egiten du lan, eta berak bideratuko du laguntza: www.­drukpa­humanitario-sp.org. Hau ez da ekimen bakarra monastegiari laguntzeko egiten dena; urtero gisa ho­netako saioak egiten di­tuzte beste herri batzuetan, eta aurten da lehenengo aldia Her­nanin egiten dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!