Bertso Eskolako lau bertsolariak finalerdietako bigarren bueltarako sailkatu dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 9a, 01:00

Bertso Txapelketa Nagusian lehian ari diren Hernaniko Bertso Eskolako lau bertsolariak, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Zelaia finalerdietako bigarren bueltan dira. Iñaki Zelaiak atzo izan zuen saioa, Gasteizen, eta bigarren postuan geratu zen, 643,5 punturekin. Finalerdietako aurreneko bueltako bigarren saioa izan zen atzokoa, eta irabazlea Miren Amuriza izan zen, 655,5 punturekin. Gainontzeko bertsolariek lortutako puntuak ondorengoak izan ziren: 3garren Arkaitz Estiballes (630,5p), 4garren Unai Iturriaga (626p), 5garren Xabi Paia (616p), eta 6garren Maddalen Arzallus (588p). Finalerdietako aurreneko bueltako bi saioak pasata, Hernaniko Bertso Eskolako lau bertsolariek bigarren bueltarako pasea lortu dute. Maialen Lujanbiok Donostiako finalerdirako txartela zuzenean lortu zuen, larunbateko saioa irabazita. Gainontzeko hiruek puntuazioaren arabera lortu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!