Seniorrak txapeldun amaiera bizi-biziko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 11a, 01:00

Senior taldeak Krafft Atletico de San Sebastianen aurka jokatu zuen asteburuan eta justu-justu irabazi zuen, 49-51; partidu motela izan zen baina amaiera bizi-bizikoa. Horrez gain, lehenengo urteko kadeteek Easso Haitzaren aurka jokatu zuten eta 63-68 galdu zuten, partidu bizia eta gogorra jokatuta; aurkariak esperientzia izan zuen alde. Bigarren urtez jokatzen ari diren kadeteek Mondragon Unibertsitatea izan zuten parean eta 98-56 irabazi zioten; etxekoek oso ondo jokatu zuten, eta jaun eta jabe ibili ziren. Jubenilek berriz, hauek ere Mondragon Unibertsitatearen aurka, 45-78 galdu zuten; hernaniarrek lana egin zuten baina aurkariak sendoak ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!