Diaporamak, argazki erakusketa eta irteera aste honetan, Mendizal Astearen barruan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 9a, 01:00

aURTEN ere ekitaldi ugariko Mendizale Astea antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak. Joan den asteko ostiralean hasi zen astea, umeen egunarekin, eta igandera arte izango dira ekitaldiak; ia egunero.

`Los otros Gasherbrums´ izeneko diaporama gaur
Umeen egunaren ondoren, gaur jarraituko du Mendiza­le Asteak. Arratsaldeko 19:30etan hasita, Biteri kultur etxean Los otros Gasherbrums izeneko diaporama eskainiko du Juan Vallejok. Gasherbrumen Karakorum inguruko mendi multzorik altuena da, eta gaurko proiekzioan protagonista izango dira bertako G-IV eta G-II mendien eskaladak. Bihar, Angel Martinezen eta Koldo Alvarezen bilduma ikusteko aukera izango da, Caños y barrancos de Euskal Herria izenekoa. Biterin izango da baita ere, ordu berean. Azteazkenean herritarrek egindako zenbait proiekzio ikusi ahal izango dira.

Ostiralean argazki lehiaketako sari banaketa
Urteroko moduan, aurten ere argazki lehiaketa antolatu dute, eta ostiralean hauen aurkezpena eta sari banaketa izango da. Horrez gain, elkarteak proiezioa eskainiko du urtean zehar egindako irteeretako argazkiekin; Bite­rin, 19:30etan. Igandean mendi irteera Mendizale Asteari amaiera emateko mendi irteera antolatu dute iganderako. Bazkide eguna izango da eta mendi buelta egingo dute, Markina-Santa Eufemia 704m-Ziortzara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!