Sergio Roman eta Cristina Descarga izan ziren hernaniar azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 9a, 01:00

behobia-Donostia herri lasterketa izan zen atzo, eta eguraldiak lagundu ez zuen arren, inoiz baino jende­tsuagoa eta internazionalagoa izan zen. Maratoi erdian 14.919 korrikalarik hartu zuten parte, eta horien artean asko izan ziren hernaniarrak; 182k bukatu zuten lasterketa.


Sergio Roman eta Cristina Descarga azkarrenak
Hernaniko korrikalari az­ka­rre­nak Sergio Roman eta Cris­tina Descarga izan ziren. Romanek 19garren postuan pasa zuen Donostiako helmuga, 1:07:43 denbora eginda. Aurrenekoak baino sei minutu gehiago behar izan zituen. Descarga berriz, 776garren postuan helmugaratu zen, 1:19:44 denbora eginda; aurreneko emakumezkoak baino 7minutu gehiago. Behobiako bi irabazleak Ra­fael Iglesias (1:01:16) eta Ma­ria Jose Pueyo (1:12:15) izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!