AZARO Kulturala antolatu dute urtero bezala Goizuetan. Dagoeneko hasiak dira ekintzekin baina oraindik mordoska dituzte hilaren bukaerara arte. Hilaren 28an bukatuko dute, feriarekin.
Feria azkeneko larunbatean
Azkeneko larunbatean feria egingo dute Goizuetan. Urtero bezala, produkturik onenak jarriko dituzte ikusteko eta erosteko, eta horrez gain, ekitaldi bereziren bat egingo dute, joan den urteko gorotz biltze erakustaldia bezalakoa. Horrez gain, Xalto Bertsolari Txapelketako finala jokatuko dute Ganbaran.
Umore Onak 25 urte
Umore Ona elkartea sortu zela, 25 urte dira aurten, horregatik, hilaren 21ean, Umore Ona Eguna ospatuko dute, egun osoko festa eginez.
Herri kirolak
Azaroaren 22a herri kirolen eguna izango da. Batetik, Euskal Herriko 3garren Mailako Aizkolari Txapelketako finala jokatuko da; bestetik, Euskal Herriko Nesken Txinga Txapelketako finala jokatuko da, beheko frontoian, 12:30etan.
Goizuetan
Azaroaren 14an, zine emanaldia: ‘Perez Sagutxoa 2’.
Udaletxeko Ganbaran, 18:30etan.
Azaroaren 21ean, Umore Ona elkartearen 25garren urteurrena. Egun osoko jaia.
Azaroaren 22an, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala eta Euskal Herriko Nesken Txinga Txapelketako finala.
Beheko frontoian, 12:30etan.
Azaroaren 27an, Xalto Eguna. Eskolan.
Azaroaren 28an, Feri Eguna eta Xalto Bertso Txapelketako finala. Udaletxeko Ganbaran.