Erakusketa, haurrentzako zinea eta musika ekitaldi asko Astigarragako kultur egitarauan

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 01:00

MUSIKA izango da azaroko protagonista, baita Astigarra­gan ere. Azaroko kultur ekintzetako asko musikarekin lotuak daude, azaroaren 22an Santa Zezilia eguna baita.

Musika ekitaldiak barra-barra
Hilaren 15ean Doneko Kosakoak zortzikotea izango da elizan. Duela 8 urte osatutako abesba­tza zortzi abeslari errusiarrez osatua dago, eta Vassil Kantcheven zuzendaritzapean, Errusiako eliza ortodoxoaren liturgia kantu eta Errusiako herri doinuz osaturiko pro­grama eskainiko dute. Ho­rrez gain, hilaren 19an, Musika Eskolako Trikitixa Taldeak eta Iratzar abesbatzak kontzertua emango dute. Hilaren 21ean Aiztondo abesbatzak eta Ano­nimuss Hari Laukoteak hainbat musikagileren obrak interpretatuko dituzte: Pour­cel, Haendel eta abarrenak. Hila­ren 22an Txirriskla elkarteko txistulariek kontzertua eman­go dute, J. Barandiaran plazan.

Reziklarte’09 erakusketa
Hilaren 6az geroztik eta hilaren 11ra arte Reziklarte’09 era­kusketa egongo da jarria J. Barandiaran plazan. Erakuske­tan informazio bulegoa ere izango da birziklatzearen eta gaikako bilketa sistemaren in­guruko informazioa emateko.

Haurrentzako ekintzak
Hilaren 21ean pelikula bat ikusteko aukera izango dute etxeko txikiek; Beckham izan nahi nuke pelikula jarriko diete. Buruan futbola besterik ez duen familia indiarreko neskato baten ibilerak kontatzen ditu. Antzerki emanaldia ere izan­­go dute, hilaren azkeneko igandean, Ali Baba hain zuzen ere. Sarrerak 2.5 euroan dira eta hilaren 23tik aurrera eta egu­nean bertan izango dira salgai.

Gabonetako ludoteka
Gabonetan ludoteka izango da etxeko txikientzat, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era. Izena emateko 943 335 064 zenbakira deitu behar da edo xaguxar­@hotmail.com-era idatzi behar da. Izen ematea hilaren 16tik 18ra izango da, kultur etxean bertan. Haur kopurua mugatua da eta toki arazorik balego, zozketa egingo dute.

Astigarragan

Azaroaren 11ra arte, erakusketa: Reziklarte’09. J. Barandiaran plazan.
Azaroaren 15ean, Musika: Doneko Kosakoak Zortzikotea. Andra Maria elizan, 18:00etan.
Azaroaren 19an, Musika:
Musika Eskolako Trikitixa Taldea eta Iratzar abesbatza.
J. Barandiaran plazan, 18:30etan.
Azaroaren 21ean, Musika: Aiztondo abesbatza eta Anonimuss Hari Laukotea.
Kultur etxean edo elizan, 19:30etan.
Azaroaren 21ean, umeentzako zinea: ‘Beckham izan nahi nuke’. Kultur etxean, 17:00etan.
Azaroaren 22an, Musika: Txirriskla elkarteko txistulariak. J. Barandiaran plazan, 13:00etan.
Azaroaren 29an, Umeentzako antzerkia: ‘Ali Baba’.
Kultur etxean, 17:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!