Zinkoeneak esanahia galdu zuen eguna

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 01:00

Asteartean, hau da azaroaren 3an, 60 urte bete ziren Ergobia-Hernani arteko errepidea eta zubia inauguratu zirenetik. Hernanitik Donos­tia­ra joateko bide berria egin zen Astigarragatik igaroz. Hala, Zinkoeneak bere esanahia galdu zuen. Zinkoenean, Hernaniko bi­de­gurutzean, Madriletik Parisera zijoan errepide zaharra eta Donos­tiatik, Oriamenditik, Arano eta Goizueta pasata, Nafa­rroara doan bidea elkartzen dira. Lau adar horiei Uru­mearen bidea gehitu behar zaio eta hortik Zinkoenea izen hibridoa lortzen da. Ergobia-Hernaniko errepidea egitearekin, beraz, hastapenetako zentzua galdu zuen bidegurutzeak. Langabeziaren aurkako proiektua Proiektuaren egilea Jose Maria Gabarain izan zen, garai hartako Diputazioko obra eta bide zerbitzuetako ingeniari zuzendaria. Lan hau 1945eko langabeziaren aurkako planaren barruan burutu zen eta 4 milioi eta erdi pezetako kostua izan zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!