Umeentzako antzerkia izango da gaur Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 14a, 01:00

Haurrentzako antzerkia antolatu dute gaur goizerako, azaroko kultur ekintzen barruan. Biteri kultur etxean izango da Mementu ridi­ccoli izeneko antzezlana, La Lona taldearen eskutik. Antzezlanean kontatzen da nola prestatzen duten zirku bateko bi langilek zirkua bera: animaliak garbitu, palomitak egin eta saldu, eta abar. Guztia ondo prestatutakoan konturatzen dira beraiek izan beharko direla jendaurrean antzeztu beharko dutenak. Gaur 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!