Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. astea (III): atzera begiratuz

Kronika - Erredakzioa 2009ko aza. 8a, 01:00

XABIER ERDOZIA, ‘LOU’
Esan beharra dago film borobil ugari ez ditugula ikusi. Film borobilak ez, baina bai bi edo hiru film oso onak, nire ustetan. Jendearen aldetik, betiko moduan: Antzoki Zaharre­rako abonuak agortu ziren salmentara atera ziren egun berean, La Noche De Los Muertos Vivientes (3D) emanaldirako izan ezik, Antzoki Zaharre­rako sarrera guztiak agortuak zeuden ia salmentan atera ziren egunetan.

Victoria Eugenian umeentzako emanaldiak
Arrakastatsuak ere haurrei zuzendutako bi emanaldiak, eta inoiz baino jende gehiago ikusi dut Victoria Eugenia Antzokira Metal Hurlant eta Zinema Fantastikoa saileko filmeren bat ikustera joan naizen bakoitzean. H.R Gigerri eskeinitako Atzera Begirakoa Kurtsaalen arrakastatsua izan da, baita Sam plastilinazko sortzailea eta Juan Giménez komikilariari eskeinitakoak ere... Baina goazen poliki-poliki. Nahiz eta Beldurrezko Astea ofizialki joan den ostiralean bukatutzat eman, talde antolatzaileak programatu du zeozer datorren asterako.

Kursaalean lau film
Métal Hurlant eta zinema fantastikoa saileko lau film ikusi ahal izango ditugu Kursaalen, baita Gigerri eskeinitako erakusketa ere... Eta datorren astean Nos­feratukoek, asteazkenean, emango diote hasiera bere programazioari. Goazen hastera Beldurrezko Astean ikusitakoaren azterketarekin.

´Numero 9` (Estatu Batuak) Shane Acker
Ez dit harritzen pertsonai eta antzeko argudioarekin hamar minutuko laburmetraia egin izana. Ikusi nahi izanez gero, Youtubeko orrira jo eta Shane Acker izena jarri bilatu atalean. Tim Burton eta Timur Bekmambetov zuzendari famatuen pertsonai berdinetan oinarritutako luzemetrai bat ekoiztu nahi izan du, eta laburmetraia liluragarria egin du. Número 9k ez du akaso izango Pesadilla antes de navidad filmaren maltzurkeria, eta ezta ere La novia Cadáver filmak zuen iluntasuna: bigunegia dirudi momentu batzutan. Akaso, ohizko gaitasunak (adiskedatasuna, elkartasuna) zakar azpimarratzen ditu Shane Ackerrek bere filman, baina film horri ezin zaio ukatu ez denik liluragarria, originala eta ikusgarria. Nire ustetan Astean ikusitako filme hoberenetariko bat da. `Sword of the stranger/El samurai sin nombre´ (Japonia) Masahiro Andô Japoniatik datozen marrazki bizidunetan ez naizela aditua aitortu beharra daukat. Ezagutzen ditut garrantzizko egileak (Katsuhiro Otomo, Satoshi Kon, Mamoru Oshii, Yoshiaki Kawajiri) baina horrez gain ez naiz inoiz sakon sartu alde horretan. Agian horregatik Masahiro Andô egilearen izena ez nuen inoiz ere entzun. Baina hemendik aurrera ez dut ahaztuko, aurten Astearen antolatzaileek aukeratu duten 2007urtean gauzatutako El Samurai sin nombre filmak liluratu nauelako. Eta ez da izan Japoniako Erdi Aroan kokatutako ezpaten eta samuraien istorio horrek orijinaltasunez beterik dagoelako. Oso arrunta da, aldiz. Sword Of The Stranger filmeak liluratu nau adierazitako maisotasuna marrazkiekin (protagonistak laguna duen txakurra ezinhobeto marraztua dago esaterako), diseinuekin eta batez ere, koloreekin adierazten duena Andôk. Eta bestalde, zuzendariak sentsibilitatez landu dituelako pertsonaiak eta istorioak, ikusleen farreak eraginez. Chapeau!

‘Grace’ (Estatu Batuak-Kanada)
Paul Solet Asteko publikoak oso gaizki jarri duen filma da Grace. Eta egia esan, baditu aka­tsak, jakina. Baina hala ere, badu publikoak beste filmetan faltan bota duen gauza bat: orijinaltasuna, alegia. Irregu­larra da, eta tarteka erritmoaren akatsak agerian ditu, bai, baina bertan ageri den emakumearen istorioak, ama izateko ahaleginarena alegia, elementu gutxirekin, giro edo admostfera berezia sortzen du. Gainera, protagonistaren interpretazioa bikaina da; eta hori, egun, ez da gutxi.

Triangle (Erresuma Batua, Australia)
Christopher Smith Egitura zirkularra duten filmak maiz izan ditugu gure artean azken urteotan (Memento-tik Los Cronocrímenes-etara). Alde horretatik ez du orijinaltasuna adierazten Triangle filmak adierazten. Killer bat istorioaren motorra izatea ere ikusi dugu maiz beldurrezko zineman (La noche del cazador filmetik Saw-era) eta transatlantiko batean kokatzea istorioa ez da ezta ere orijinaltasunez beteriko gauza (La Aventura del Poseidón filmetik Ghost Ship-era). Baina hiru gauza batera film txukun eta ondo zuzenduan izatea bai ez dugula maiz ikusi. Gainera, Melissa George aktorearen lana bikainarekin. Niri pertsonalki, aipatutako film horiek burura ekarri baino gehiago, Harold Ramisen Atrapado en el tiempo filma gogorarazi zidan, Triangle film sendoak.

Datorren asteko egitaraua
Eta astea dagoeneko ez da bukatu. Aipatu dugunez, azaroaren 10etik 13ra Metal Hurlant eta zinema fantastikoa saileko lau film programatu dituzte, astearen antolatzaileek. Bihar, Roger Vadimek 1968 urtean zuzendutako Barbarella, Kitsch artearen adibidea eta film mitikoa izango dugu ikusgai Kubo Aretoan. Asteazkenean, Alejandro Jodorowsky artistak 1970an zuzendutako El topo ikusteko aukera izango dugu. Ostegunean berriz, Steven Lisbergerrek 1982 urtean zuzendutako Tron film historikoa eta mitikoa jarriko dute, irudi digitala aurreneko aldiz erabali zuena. Eta azkenik, ostiralean, El quinto elemento, Luc Besson 1997an zuzendutako filma izango dugu ikusgai. Film guztiak Kubo Aretoan jarriko dituzte eta gainera doan!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!