Hernaniko waterpolo talde nagusiak gaur hasiko du liga Oiasso taldearen kontra. Denboraldiko aurreneko partidua izango da, eta Hernaniko kiroldegian jokatuko dute, gaur, 12:30etan hasita. Hernaniarrak aurtengo denboraldian helburu izango dute igoera fasea jokatzeko sailkatzea eta igoera bera lortzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!